XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Hemen gaindi dauden hegaztin handienetarik da saia.
Ez da ezagut-errechagorik bere buru eta lepho larrutuekin.
Hilkian bizi da, biziari arras guti lothuz.
Biziari lotzeko, ezinbertzea behar du eta gosea arras nausitua.
Orduan ere nahiago omen du sendoa baino eria.
Deusik etzaio ardikia bezen on.
Harroka zilhoetan egiten du ohantzea saiaketa, umeak ditueno, ez da errech handik athera-araztea ama.
Bainan ez da batere egia, umeen zaintzeko, nor-nahiri buru eginen diola.
Hein batetik goiti, atchetchando ihes egiten du saia bihotzdunenak ere eta demboraren buruan baizik ez da gero ohantzerat itzultzen.
Bada bertze saia mota bat ere, erdaraz
Bainan ez da hainitz ageri hemen gaindi: noizetik noizerat Larrunen eta Artzamendin, bai eta Baiguran, uda aldean, bat edo bertzeri ohartzen bazazkiote ihiztariak, hil arte ez diote bakerik utziko.
Hegaztin harrapari bat baita Azkaindar, Saratar eta Beratarrek
Ez da behinere gure mendietarik urruntzen sai zuria: Mundarrain eta Urtsuian guziz, urthe buru batetik bertzerat ikus ditake.
Luma arruntean zuriska du, salbu hegal puntetan, adin batean bederen.
Hilkian bizi da sai zuria ere eta itsasoak abere hil bat leihorrerat aurdikitzen duelarik hegaztin hunek bere mendietarik usnatuko du eta aztaparretan harturik eremanen harroka tarte batean jateko.
Saia baino tipiago da, puskatto batez bederen.
ARRANO GORRIA. -Eskual-Herrian ikus ditakeen hegaztin harrapari handiena, arrano gorria da.